Hazkuntzari eta erresilientziari buruzko album dibertigarria.
Unai ez da jada zapaburu bat, eta ikasi du bizikletan ibiltzen. Hala ere, ez dago pozik. Gurpiltxorik gabe ibili nahi du, eta orekari eutsi Goñi jauna bezala, ongi baitabil egunkaria besapean daramala ere, edo Etxabe andrea bezala, erosketa eramanda ere ez baita erortzen, edo Felix postaria bezala, hirian barna banatzen baititu gutunak... Baina gurpiltxorik gabe ibiltzeko, nahi izatea ez da aski, nork lagundua ere izan beharko du.